Informatikalari 2.0

Kaixo Informatikalariok!

2014ko Martxoaren 27tik Informatikalari 2.0 proiektua martxan dugu. Informatikalari bloga, informatika euskaraz jorratzeko blog bezala sortu zen, egungo blogaren eraldaketan, bideojokoak, diseinua eta informatika jorratzen ditugu.

Oraingoan ez nago bakarrik! Sergio Novellak bideojokoak gerturatuko dizkigu, Mikel Olaizek bere diseinuari buruzko ezagutzak (web/grafikoa), eta nik neuk, informatika orokorrari buruzko sarrerak eskainiko dizkizuet!

Informatikalari 2.0: http://www.ttalaka.org/blogak/informatikalari/

Ikusi dezakezuenez, Ttalaka.org euskal kulturaren blogosferaren barruan gara orain, bertan arlo ezberniteako blogak aurki ditzazkezue!

Mila esker hor egoteagatik eta jarraiguzue Informatikalari 2.0 blog berrian!

 

GOIBURUAEGIN

SoundCloud: nire musika interneten

Kaixo informatikalari! Gaurkoan SoundCloud-i buruz hitz egingo dut. Zer da? Gure musika internetera modu pribatuan igotzeko aukera bat. MP3an edo disko gogor fisiko batean gure musika eramaten dugun bezala, SoundCloud interneten izango dugun gunea izango da. Bertan musika igo, kudeatu eta sare sozial nahiz web 2.o tresna ugaritan partekatu ahal izango dugu modu oso errazean.

soundcloudlogo

Irakurtzen jarraitu