ZOOM IT. Irakasleentzat eta aurkezpenak egiteko tresna erabilgarria.

Gaurkoan software bat aurkeztea gatoz, bai irakasleentzat baita ordenagailua erabilita aurkezpenak egiten dituzuenontzat ere, erabili dezakezuen software erraza duzue hau… ZoomIt.

Zer da ZoomIt?

zoomitGure ordenagailuaren pantailan “zoom” edo gerturatzeko lupa erabiltzeko aplikazio erraza dugu. Gerturatzeaz gain, marrazkiak edo markak ere egin daitezke.

Bere erabilera oso erraza da, behin internetik doainik jaitsita, exekutagarri bat izango dugu gure azalmahi edo ordenagailuan. Erabili nahi dugunean exekutagarri hori sakatu eta normalean CTRL+1 teklatu komandoa izango du jarrita irekiko zaigun lehioak, horrela uzten badugu “Ados” sakatu eta gero CTRL+1 erabilita Zoom era aktibatuko genuke. Arratoiarekin jarrai genezake lasai asko pantailaren edozein lekutara gerturatuz. Irteteko ESC sakatu beharko genuke, baina bestela ere baditugu aukera gehiago.

Zoom era horretan klik soil bat eginda marka edo marrazkiak egiteko aukera zabalduko zaigu!

Nola lortu?

Softwarea dohakoa da eta adibidez Softonic plataforman lor dezakegu pare bat minututan jaitsita izanik. Beraz oso erraza da edozein egoeretan eta beharretan jeisteko, dida batean.

1- Softonic-en sartu eta bilatzailean “ZoomIt” ipini.

2- Ireki ZoomIt aplikazioaren lehioa edo sakatu esteka hau: http://zoomit.softonic.com/

3- “Descargar gratis” botoia sakatu (x2)

Captura

4- Zure ordenagailuan gorde exekutagarria

Hemendik aurrera aplikazioaz gozatu ahal izango duzu, kontaiguzu zure esperientzia eta beste antzeko tresnarik ezagutzen baduzu ere!

 

Proposamenak sarrera hau iruzkinduz edo informatikalari@gmail.com helbidera idatziz.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s