DOODLE

Zer da Doodle?

Doodle irudi sinpleak dira, esanahi zehatz bat izan dezaketenak edo marrazki abstraktu bat soilik izan daitezkeenak. Klasean egindako zirriborroak irakasle eta ikaskideen marrazki bizidunen bertsioa izan daitezke, telebista, komiki, paisaia, figura geometriko zein edonolako animaziotan inspiratuta. Irudi bat forma desberdinetan marrazten da koadernoko orrialdeetan, bakoitza eszena bat balitz bezala.

“Doodle” hitza XVII. mendearen hasieran azaldu zen lehen aldiz, ergela adierazteko. Alemanetik datorren Dudeltopf edo Dudeldop hitzetatik deribatua izan liteke, “ergela” edo “fideoa” esan nahi dutenak. “Ergela”ren esanahia “Yankee Doodle” abestian erabiltzen da, zein Amerikako Guda Iraultzailearen aurretik tropa kolonial Britainiarrek abesten zuten.

Google-en Doodleak

Google bilatzailea duela urte batzuk bere orrialde nagusiaren logotipoan marrazkiak egiten ditu egun bereziak nabarmenduz. Noizbehinka doodle polit bat aurkitzen dugu beren orrialdean eta klikatzerakoan Doodlearen informazioa eskaintzen digute.

Gaurko sarreran Doodle berezi batzuen bilduma bat duzue. Dena den, Googlek esteka honetan bere Doodle guztiak biltzen ditu, lurraldeka eta urteka filtratu daitekeena: http://www.google.com/doodles 


Eta 2010. urtean Donostiarron egunaz ere gogoratu ziren:

Zorionak Donostiar guztiei eta Gora Donostia!!

Proposamenak sarrera hau iruzkinduz edo informatikalari@gmail.com helbidera idatziz.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s