Euskontu, Euskal Kontu eta Deskontuak!

EUSKONTU WEB
Duela hilabete asko ez dudala Informatikalari bloga eguneratu, arrazoia? Euskontu. Proiektu oso interesgarri honetan murgildu naiz, Euskaraz gozatu ahal izango diren eskaintza paregabeak eskainiko dituen webgunean.

Hona hemen euskal hedabideetara bidali dugun prentsa-oharra, hau irakurrita ondo ulertuko duzue zer dan Euskontu, eta lortu nahi ditugun helburuak:

Ttalaka Kultur Elkartetik idazten dizuegu, Donostiako elkartea. Gure elkarteak aisialdian euskaraz bizitzeko baliabideak eskaintzeko lan egiten du. Haur, gazte, nahiz helduentzat ekimenak antolatuz, beraientzat erakargarriak izango diren ekintza moderno eta interesgarriekin  euskaraz bizitzea erraztuz.

Gaurkoan EUSKONTU aurkezteko idazten dizuegu, ‘Olaiz Graphic & Web’-en kolaborazioarekin aurrera ateratako proiektua. Euskontu, euskaraz bizitzeko baliabideak eskaintzen dituen deskontuen plataforma berria da. Euskal kontuak eta deskontuak, hori da Euskontu azken finean. Euskaldunok gustuko ditugun produktu eta zerbitzu ezberdinak eskainiko ditugu, beti ere euskaraz eta gainera beherapenarekin. Euskaraz bizitzea ahalbidetzen duten enpresek burututako kalitatezko produktu eta zerbitzuak. Modu honetara enpresek euskararekin duten konpromezua bermatuko dute eta bezeroekin euskarazko erlazioak sendotu.

Euskontu proiektuan aisialdiaz gozatzeko plan ezberdinak eskainiko ditugu. Kontzertuak, jatetxeak, kirol ekintzak, era guztietako ikuskizunak, moda, osasuna eta estetika, ihesaldiak… Egunero aisia euskaraz gozatzea erraztuko duen plan berri bat eskaintzea da gure helburua.

Ohar honen bidez duela gutxi ireki dugun Euskontu plataformaren berri eman nahi dizuegu. Gaurtik Ekainaren 2ra, bi zozketa burutuko ditugu gure webgunean izena ematen dutenen artean; 2 lagunentzako asteburua Itziar-Debako Txerturi Goikoa Baserrian eta 4 lagunentzako asteburua Aiako Sagarmaneta nekazalturismoan.

Ekainaren 3an lehen euskontua izango duzue, eta era honetan egunero epe batean euskaraz gozatu ahal izango diren eskaintza paregabeak argitaratuko ditugu.

Hemendik aurrera gure plataformaren berri eman nahi dugu euskal hedabideetan. Beraz,  gure proiektuari buruzko elkarrizketa, erreportaje edo artikuluren bat egin nahiko bazenukete gustora erantzungo diegu zuen galderei.

Hori da ba oraingoz dena, sartu www.euskontu.com webgunean eta izena eman!

Esker mila!

2 thoughts on “Euskontu, Euskal Kontu eta Deskontuak!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s