Segurtasuna Interneten

SegurtasunaInternet mundu oso zabala da, eta mundu osora konektatzen gaituen hodei honek bere arriskuak ditu, bai gure ordenagailu nahiz pribatasunerako.

Jarraian hainbat mehatxu aztertuko ditugu, ezagutu ditzagun eurei buruz hitz egin ahal izateko. Arrisku aunitz ditugun arren, arruntenak edo entzunenak jorratuko ditugu jarraian:

Birusa

Fitxategi batekin bidaiatzen duen software kaltegarria da. Agian software kaltegarri guztiak birus bezala ezagutzen dira, baina birusa berez arruntena da, eta gaur egun gure ordenagailua gutxien kaltetzen duena. Batez ere, antibirus on batek kaltea ekiditzen baitu.

Zizarea

Sarean zehar bidaiatzen duen software kaltegarria da. Beraz, Birus eta Zizare baten arteko desberdintasuna euren zabaltzeko eran datza.

Troianoak / Troiarrak

Software kutsatzailea, software arrunta moduan agertzen dena. Atzeko ate bat sortzen du ordenagailuan (backdoor ingelesez) urrutiko administrazioa baimentzen dute. Troia zaldiak ezin dute euren burua bikoiztu eta edozein motatako softwareari elkartu daiteke, beste ordenagailuak kutsatuz.

Adwarea

Iragarkiak gure ordenagailuan agertzeko softwarea da, edozein momentutan gerta daiteke, interneten, edo instalazio batean… Enpresa batzuk doaneko softwarea eskaintzen dute iragarkiak pantailan agertu daitezen, nabaritu gabe instalatzen da.

Spywarea

Hitzak berak dioen bezala programa espiak dira. Sisteman instalatzen dira eta informazioa jasotzen dute gero interneten bidez bidaltzeko. Gure ordenagailuari buruz eta guri buruz dena dakien txoritxo hori, hain zuzen ere.

SPAM-a

Enpresek, beren produktuak saltzeko xede bakarrarekin bidaltzen dituzten mezu-zaborrak. Gaur egun, Posta zerbitzari gehienetan badaude spamak geldiarazteko zerbitzuak. Gomendagarria da spam-a saihesteko, interneten ibiltzeko eta interneteko formularioetan jartzeko e-posta berezi bat edukitzea, soilik interneten erabiliko duguna. Beraz, era honetan, gure posta pertsonala, eta lanekoa ere, SPAM-ez urruntzeko.

Phishing-a

Informazio pribatua lortzeko erabiltzen da, posta edo web gune moduan, banku kontuak dituzten erabiltzaileek erantzuteko helburuarekin, banku baten web gune antzeko batera sartu arazi ta bertan gure datuak sartzeko ezarriaz. Honi buruz soilik esan, gure bankuak ez digula inoiz daturik postaz eskatuko.

Grooming-a

Helduek internet erabiltzea euren identitatea aldatzeko. Askotan ematen da 60 urteko heldu batek 15 – 16 urteko gazte baten identitatea hartuz, interneten profila sortzea eta bizitza faltsu batekin jolastea. Honek dakarren arriskuarekin, batez ere ume edo gazteentzat.

Segurtasuna Interneten

Nola babestu?

Gure ordenagailua babesteko, eta nola ez, gure ordenagailuan ditugun datu pribatu guztiak babestu ahal izateko pausu batzuk jarraitu behar ditugu:

    • Sistema eragilea berritua eraman
    • Sergurtasun softwarea eduki eta maiz berritu  (antibirusa + firewall)
    • Ez ibili webgune arriskutsuetan
    • Ez instalatu zalantzezko jatorriko programak
    • Saiatu programa gutxi jaisten.
    • Datuen eta programen kopiak egin noizean behin.
    • Periferiko  bat sartzerakoan, antibirusa pasa.
    • Pirbatasuna(Sare Sozialetan batez ere)
      • Ez eman inoiz datu pertsonalik: telefonoa, helbidea…
      • Eguneroko hitzorduak ez argitaratu
      • Ez igo edozein argazki internetera
      • Ez onartu ezagutzen ez dituzunen lagun eskaerak
      • Lagun bat onartu aurretik, beste bide batez hitz egin berarekin

       

Azken finean, kontuz interneten!

Ibili, baina burua erabiliz!

Edozein kezka edo iradokizun, utzi post honetan zure iritzia edo idatzi informatikalari@gmail.com