INTERNETEKO ITZULTZAILEAK

Interneten hainbat zerbitzu ditugu gaur egun euskarazko itzulpenak lortzeko, bai euskarara, eta baita beste zeinbait hizkuntza irizpidetzat harturik euskaratzeko ere.

Jarraian zerrendatuko ditugu gaur egun erabili daitezkeen 3 itzultzaileak, dena den, eskertuko nizueke berriren bat ezagutuz gero post hau iruzkintzea.

1. Itzultzaile Automatikoa (Eusko Jaurlaritza)

Gaztelaniatik euskarara itzultzen duen tresna da duela hilabete batzuk  aurkeztutakoa, eta herritar guztien eskura dago jada ww.itzultzailea.euskadi.net helbidean. Testu labur orokorrak itzultzeko tresna lagungarria izango da eta, horrez gain, webguneak ere itzultzen ditu eta bertan nabigatu ahala itzuli egiten du. Dokumentu luzeagoak ere itzuliko ditu, baina funtzionaltasun hori Eusko Jaurlaritzako intranetean bakarrik erabiliko da.

2. Google Translate

Google translatek, hizkuntza ezberdinetara itzulpenak egiteko aukera ematen du on-line. Duela gutxi hizkuntza horietan euskara gehitua izan denez, erabili ahal izango dugu. Helbidea: http://translate.google.com/

3. OpenTrad

OpenTrad itzulpen automatikoa eskaintzen duen kode irekiko sistema da. Espainiar estatuko bost hizkuntza kontuan hartuta diseinatu da: asturiera, euskara, galiziera, gaztelania eta katalana. Gaur egun, 20 hizkuntza bikote baino gehiagoren arteko itzulpenak egin ditzake. Euskarari dagokionez, gaztelaniatik edo gaztelaniara baizik ezin da itzuli. Helburutzat dute itzulpen aukerak ahalik eta gehien zabaltzea. Helbidea: http://www.opentrad.com/eu

Hiru itzultzaile automatiko hauetaz gain, ez ahaztu Euskalbar tresna-barra, bere garaian tresna barra honi buruz hitz egin genuen blog honetan, ikusi: https://informatikalari.wordpress.com/2012/04/24/euskalbar/

Hurrengoan: Websapp

One thought on “INTERNETEKO ITZULTZAILEAK

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s