Nola jaitsi musika Youtubeko bideoetatik?

Egun, entzuten dugun musika guztia Youtuben dugu. Telebistan, Irratian eta edozein hedabideetan zabaltzen den musika pista bat berriro entzun nahi izanez gero Youtubera jo dezakezu eta online entzun. Baita ere, jaitsi dezakezu, offline entzun ahal izateko, edo ordenagailuan, CD/DVD edo beste edozein gailutan gorde ahal izateko.

Youtubetik musika jaisteko hainbat zerbitzu daude. Post honetan, YOUTUBE MP3 (http://www.youtube-mp3.org/es) azalduko dut. Zerbitzu hau 3 arrazoirengatik dut gustokoenetarikoa: dohainik da, ez da deus ez instalatu behar eta oso erreza da.

Nola jaitsi musika Youtubeko bideoetatik?

1. Sartu Youtuben eta nahi duzun bideoa bilatu (www.youtube.com)

2. Kopiatu nabigatzailearen goialdean (helbide barran) izango duzun URL helbidea

3. Ireki Youtube Mp3 http://www.youtube-mp3.org/es

4. Itsatsi bertako barran 3. pausuan kopiatutako helbidea eta sakatu “Convertir video” botoia

5. Bideoa kargatzean, “Deskargar” botoia sakatu eta gorde mp3 fitxategia zure ordenagailuan

Baduzu jada, Youtubeko bideoaren audioamp3 fitxategian zure ordenagailuan!

PLAY botoia sakatu eta gozatu musikaz!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s