Picasa

Zer da Picasa?

Picasa, gure ordenagailuko argazki digitalak antolatzeko helburuarekin sortutako softwarea da.  Gaur egun, 2004tik aurrera, Googleen aplikazioa dugu eta doainik jaitsi daiteke http://picasa.google.es/ helbidean sartuta. Windows XP, Vista eta Windows 7 sistema eragileekin erabili ahal izango dugu.

Era berean, Google-ek modu paraleloan, PicasaWeb sortu zuen, argazki hauek internetera igo ahal izateko zerbitzua izanik. Modu honetan Google-ek aurretik zuen Hello aplikazioa itxi zuen, funtzio berdina eskaintzen zuen Picasa lortzean, hain zuzen ere.

Zertarako da Picasa?

– Argazkiak antolatu

Gure ordengailuan ditugun argazki guztiak bilatu eta antolatzen ditu automatikoki. Edozein momentutan gure argazki albumak sortzeko aukera ere ematen digu.

– Argazkiak editatu

Edizio txikiak ere egin ditzazkegu. Begi gorriak zuzendu, argazkia moztu, argia, testua erantsi…

– Collage bat sortu

Hainbat argazki erabilita horma bat izango balitz bezala gure collagea sor dezakegu era errezean.

– Bideo bat sortu

Argazki batzuk aukeratuta, eta bideo edizio aukera handirik gabe, bideo arrunta sortu dezakegu gure argazkiekin.

– Sare Sozialetan partekatu

Era berean, gure argazkiak gure sare sozialetako profileratara igoa ahal izango ditugu, gure lagunek ikusi ahal izateko.

Picasa aplikazioaren itsura nagusia

Picasa softwarearekin argazki bat editatzen

Picasan Collage bat sortzen

Argazkilaritza gustoko baduzu, edo/eta zure ordenagailuan argazki pila badituzu, erabili Picasa guztiak antolatzeko!

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s