Sare Sozialak

Sare Sozialaren esanahia bilatuz gero honako hau aurkituko dugu:

“Gizarte-sarea edo sare soziala grafo bat edo gehiagoren bidez irudikatu daitekeen gizarte egitura da. Grafoaren nodoetan indibiduak jartzen dira (batzuetan aktoreak deituak) eta ertzetan beraien arteko erlazioa. Erlazio horiek adiskidetasuna, sexu harremanak, finantza-harremanak, eta beste hainbeste modukoak izan daitezke”.

Egia esan hori da Sare soziala, pertsona bakoitzak interneten profila bat sortzea, eta lan munduko, ikasketetako, nahiz edozein esparrutako lagunekin harremana sortzea, euren lagunen sare horretan ere sartuz.

Interneten sortzen diren sare sozial hauek 3K bezala identifikatu ditzakegun abantailak dituzte:

  •  Komunikazioa: Gure ezagutzak amankomunean jartzen laguntzen digute
  •  Komunitatea: Komunitateak sortzen eta aurkitzen lagunduko digute
  •  Kooperazioa: Elkarlanean laguntzen digute

Sare Sozial aunitz ditugu gaur egun, eta geroz eta gehiago erabiltzen dira. Eta nola sailkatu? Bi multzotan sailkatuko ditugu:

  1. Horizontalak (komunikazioa bermatzeko tresna): Facebook, Tuenti, Google+, Hi5, Bebbo
  2. Bertikalak (publiko berezi edo jarduera konkretuetarako): Linkedin, YouTube, Twitter, Flickr

 

 

3 Sare sozial erabilienak Euskal Herrian

FACEBOOK

Facebook Mark Zuckerbergek sorturiko sare soziala da. Harvard Unibertsitateko ikasleentzat sortua izan zen hasiera batean, baina orain mundu guztiari irekia dagoen sare bat da.

Lagunak Facebookaren bidez bertan ditugun lagunak aurkitu eta gure zerrendan sar ditzakegu, eta haien zerrendan azaldu. Lagun eskaera bidaltzen da, eta beste aldetik onartu izanez gero baimenak handitzen dira.

Talde eta Orrialdeak Antzeko interesak dituen jendea elkartzeko erabiltzen den erreminta da.

Horma Erabiltzaile orok horma bat du, bere lagunek horma hori ikusi dezakete, baita bertan idatzi ere; lagun batek idatzitakoa beste lagunek ikus dezakete.

Argazkiak Erabiltzaile bakoitzak argazkiak igotzeko aukera du, argazki horietara lagunak etiketatu, eta iruzkindu.

Jokuak Atal horretan facebooken dauden jokoen berriak ezagutu dezakegu, baita jolastu ere.

Sartu eta ezagutu: www.facebook.com

TUENTI

Tuenti gazteei zuzendu eta web 2.0an oinarritutako gizarte-sare zerbitzu bat da. Espainian sortutako sare soziala da, eta bertan sartzeko barruan dagoen norbaiten gonbidapena behar dugu. Behin tuenti-orria lortuta, mugarik gabe argazkiak igo, norberaren blogean testua idatzi eta besteen tuenti-orrietan edota argazkietan iruzkinak jar daitezke besteak beste. Sare sozial honen kontzeptua Facebook sare sozialaren berbera da.

Sartu eta ezagutu: www.tuenti.es

TWITTER

Twitter sare soziala eta microblogging zerbitzua da, bere erabiltzaileei testu soileko mezuak bidaltzea ahalbidetzen diena, 140 karaktereko gehienezko luzerarekin, SMS, bat-bateko mezularitza, Twitterren webgunea edo Twitterrific bezalako aplikazioen bidez.

Eguneraketa hauek erabiltzailearen profilean erakusten dira, eta jasotzeko aukera hautatu duten beste erabiltzaileei ere bidaltzen zaie. Jatorrizko erabiltzaileak mezu hauek berak aukeratutako lagunei soilik bidaltzea aukera dezake, edo erabiltzaile guztien eskura jarri.

Sartu eta ezagutu: www.twitter.com

 

Beste post batzuetan gehiago sakonduko dugu sare sozial bakoitza, hurren arte!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s