Nabigatzaileak

Zer behar dugu interneten ibiltzeko?

Alde batetik, ordeanagailua, bestetik konexioa, eta azkenik nabigatzailea.

Zer da Nabigatzailea? Gure ordenagailuan instalatuta behar dugun softwarea da, aplikazio honek internetera bidea irekiko digu. Web nabigatzaile bat World Wide Web (WWW) saretik hipertestu bidezko dokumentuak eskuratzea ahalbidetzen duen aplikazio informatikoa da.

Nabigatzailerik ezagunenak/erabilienak

Internet Explorer

Internet Explorer Microsoft enpresa ahaltsuaren nabigatzailea da. Normalean, gaur egun ordenagailu bat erosten dugunean, Windows sistema eragilearekin dator. Gutxik dakitena, sistema eragilea ordaintzeaz gain barruan instalatuta datorren Internet Explorer nabigatzailea ere ordaintzen ari garela da.

Internet Explorer software pribatua da, eta beraz, ez da askea. Alde horretatik ezin izango diskiote enpretatik aplikazioak gehitu edo gehiegi pertsonalizatu. Soilik Microsoftek erabakiko du nola alda daitekeen nabigatzailea.

Mozilla Firefox

Software librea da, eta besteekiko duen abantailarik nagusiena Windowsen erabiltzeaz gain, Mac eta Linuxen erabili daitekeela da. Mozilla Fundazioak sortutako nabigatzaile honek oso erabilia da batez ere oso pertsonalizagarria baita.

Deskargatu nahi izanez gero www.mozilla.com/firefox webgunean sartu ahal izango zara. Azkenik jakin, euskaraz ere gozatu daitekeela softwarea!

Google Chrome

Hiru nabigatzaileetatik berriena dugu hau, Google enpresarena izanik. Abantailarik nagusiena, doainik izateaz gain, jeisteko azkartasuna izan daiteke. Bere itsura ere oso sinplea eta intuitiboa da, Googleek dituen tresna gehienak bezala. Desabantaila, euskaraz oraindik ezin dugula gozatu da.

Nabigatzailea deskargatu nahi izanez gero www.google.com/chrome webgunean sartu.

Beste nabigatzaile batzuk

Ez hain erabiliak baina badaude beste nabigatzaile batzuk ere. Adibidez SAFARI, Safari Applek MacOS X sistema eragilerako garatutako web nabigatzailea da. Beste nabigatzaile bat OPERA da. Opera web nabigatzaile eta Interneteko ”suite” bat da, Opera Sofware enpresa norvegiarrak sortua.

Erabilienak Europan
(2011. urtearen hasierako datuak)


Mozilla Firefox %38,11, Internet Explorer %37,52, 
Google Chrome %14,58, Safari %5,89, Opera %2,23.

Konfiguratu zure nabigatzaileak euskaraz

Euskalduna baldin bazara, Interneten ere lehenengo hitza euskaraz. Zure nabigazio-hizkuntza konfiguratzea eta euskara lehenestea oso garrantzitsua da. Izan ere, nabigatzailearen hizkuntzak esaten dio munduari zein den zure lehenengo hizkuntza. Zein da zurea? Euskara? Eta nola daukazu konfiguratuta zure nabigatzailea? Bisitatu http://nabigatueuskaraz.com/

Nabigatu nahi duzun nabigatzailearekin baina beti ere euskaraz!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s