10 aholku interneten erosteko

Internet, mundu zabalaz gain, gaur egungo negozioei bezeroak edonon lortzeko aukera zabaldu die. Edozein dendak, beren webgunean online denda bat sor dezake, eta bere produktuak internet bidez saldu.

Baina, non dago arazoa bada?  Bezeroaren aldean. Ulergarria den moduan, interneten gure datu pertsonalak jartzeak dakartzan arriskuak beldurra ematen digu. Zer egin behar dugu Interneten segurtasunez erosketak egiteko? Zer begiratu webgune batetaz fidatzeko orduan?

Hona hemen Inteneten segurtasunez erosteko 10 aholku. (Aholku hauek Europako Kontsumitzaileen Zentruak bultzatutakoak dira)

1-      DENBORA ESKAINI

Ez ezazu lehendabiziko webgunean erosi, konparatu produktuaren prezio eta salmentaren baldintzak. Begiratu ondo sarean eta saltzailearen informazioa ahal den bitartean egiaztatu.

2-      INTUIZIOA

Intuizioa baino geiago, zentzuzkoa izatea. Ez interneten, ez kalean, inork ez du ezer ez oparitzen, beraz, merkeegiak diren produktuak topatzen badituzu. Kontuz! Susmatu!

3-      WEB ORRIALDEA

Ez zaitez fidatu enpresa batek ez badu bere helbide fisikoa edo harremanetarako datuak argi jartzen. Helbide fisikoa baieztatu, Google Maps erabilita adibidez, ikusi helbidea esistitzen dela. Telefono bat badago, gorde, eta publizitate gehiegi eta arraroa badago kontuz!

4-      ATZERRIKO WEB ORRIALDEAK

Webgunea edo enpresa atzerritarra baldin bada, atentzio areagotu beharko dugu. Azken finean arazorik badago, Europar Batasunako Estatua bada, ez dago arazorik (Europako Kontsumitzaileen Zentrua dugu eta), baina ez bada,  arazoren bat badugu enbaxadara jo beharko dugu.

5-      SEGURTASUNA

Webgunea segurua den jakiteko 3 faktore izan ditzazkegu kontuan:

  • Nabigatzailearen URL-a begiratu eta orrialdearen helbidearen hasieran “https://” jartzea. Amaierako “S” horrek, Segurtasuna duela esan nahi du.
  • Nabigatzailean, normalean behekaldean, Secure Socket Layer (SSL) lema aurkitzen badugu.
  • Nabigatzaileko beheko eskubiko partean batzuetan, eta besteetan goian, giltza edo itxitako giltzarrapoa. (Nabigatzailearen arabera).

6-      BALDINTZAK

Errosketaren baldintzak ondo begiratu, enpresa saltzailea informazio hori ematea behartuta dago. Zerbait ulertu ezgero jarri kontaktuan beraiekin. Produktua itzuli behar baduzu zer egin behar duzun jakin beharra duzu, bidalketaren gastuekin zer gertatzen den, ordainketa moduak…

7-      INFORMATU ZAITEZ ETA IRAKURRI EZAZU!

Lekuaren pribatasun politika eta webgunearen segurtasunaren informazioa irakurri. Ez badago informazio hori ikusgai, ez fidatu.

8-      DATU GEHIEGIRIK EZ EMAN

Erosketa burutzerakoan, ahal izan ezgero, datu gutxi eskaini. Argi dago zure izena eta helbidea datu garrantzitsuak direla, eta nahi eta nahi ez sartu beharko ditugula. Baina zure zaletasunei buruzko datuak, edo datu oso pertsonalak eskatzen badituzte, helburu komertzialekin eskatzen dira, beraz, ahal izan ez gero, ez eman.

9-      ORDAINKETA

Ordaintzeko modurik seguruena Kontraerrenboltsoa da, dirua eta gure datu bankariorik ez delako sarean jartzen. Baina ordainketa modu hau ez badugu,  txartela erabilitaz edo ordainketa txikietako sistemak erabili ditzazkegu, adibidez Pay Pal. Txartela erabiltzean kontutan izan, dekalogo honetan aipaturiko 5 puntua, segurtasuna.

10-   KOPIAK

Erosketa amaitzerakoan, erosketaren laburpen kopia bat agertuko zaizu, inprimatu, enpresaren datuekin batera. Azken finean zure erosketa agiria izango da eta erosketaren amaierarte ondo gordetzea gomendagarria da.

Erosi interneten, baina 10 aholku hauek kontutan izanik!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s