Zure enpresa Facebooken

Facebook gaur egungo sare sozial erabiliena da munduan, pertsona aunitz ditugu sare honetan, eta era horretan enpresa batentzat Facebooken presentazia edukitzea oso garrantzitsua da.

Facebook erabiltzea doainik da eta bezeroekin harreman bat jorratzeko eta partaidetza (inplikazio) bat lortzeko balioko digu, dena abantailak dira.

Aldez aurretik argitu beharra dago Facebooken PROFILAK eta ORRIALDEAK daudela.

  • Profila, pertsonentzat da, eta profilen artean kontaktu bat sortu nahi dugunean “Lagun bezala” gehitu beharko dugu. Eskaera bat bidaliko zaio beste pertsonari eta berak onartu beharko du. Behin onartuta, lagun batek bestearen profila eta beraz, informazio guztia (argazkiak, bideoak) ikusi ahal izango ditu.
  • Beste alde batetik, Orrialdeak ditugu. Enpresa batek orrialde bat egin beharko luke, eta ez profila. Orrialdeak enpresetara bideratutako Facebook orrialdeak dira. Orrialde bat sortzerakoan, beste erabiltzaileek “Atsegin dut!” Aukera izango dute, hortik aurrera gure berrikuntzak jasoko dituzte, baina gu, enpresa bezala, ezingo dugu beren profila ikusi. Alde horretik fidagarriagoa da Facebookeko erabiltzaile batentzat Orrialde bat jarraitzea.

Nola sortu Orrialde bat Facebooken?

Sartu www.facebook.com/pages orrialdera. Orrialdea sortu aukeran sakatu, eta hortik aurrera gure enpresa mota aukeratu behar dugu. Formulario txiki bat bete eta profila baten oso antzekoa den orrialdea izango dugu. Honetarako, aldez aurretik profil bat behar dugu. Profil batek nahi dituen orrialdeak sor ditzazke.

Sortu ezazu zure enpresa edo negozioaren orrialdea Facebooken!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s