Skype: Bideodeiak internet bidez

Zer da Skype?

Skype (/skáɪp/ ahoskatuta),  internet bidez deiak eta bideodeiak egitea ahalbidetzen duen softwarea da. Era berean bat-bateko mezuak bideratu eta fitxategiak partekatzeko aukera ere eskaintzen digu.

Deskargatu

Skype aplikazioa deskargatu ahal izateko bere webgune ofizialean sartu beharko zara, (www.skype.com) eta bertan jarraian dituzun pasoak eman:

Formularioa bete eta gure ordenagailuan instalatzeko aukera izango dugu.

Behin instalatuta Skypen zure harremanak bilatzea oso erraza da. Ezkerraldean edukiko duzun atalean bilaketa bat egiteko eremua edukiko duzu eta zure lagunak bilatzeko aukera.

Hemendik aurrera zure lagunak konektatzerakoan beraiekin hitz egiteko aukera edukiko duzu, soilik interneten tarifa ordainduz, beraz telefono batek edukiko lukeen gastuak ekidinez.

 

Skype Mobile

Gaur egun, mugikorretan ere izan dezakegu Skype instalatuta. Modu honetan mugikorrarekin, hots, edonon, erabili dezakegu skype telefono prezioetaz ahaztuz!  Hau bai abantaila!

Bitxikeria

Nohizbehinka bitxikeriren bat jartzen dugu gure postetan, hona hemen gaurkoa. Skype aplikazioko soinuak erabilita egindako abesti eta bideo originala… Badakizue, informatikalariok beti dugula gure friki puntu hori…

 

Jaitsi Skype eta probatu zure lagun eta familiarekin erabiltzeko, abantailarik nagusiena ekonomia da!

Erabili Skype!

Gehiago jakin nahi? Utzi lasai zure erantzuna posta honetan edo idatziguzu informatikalari@gmail.com helbidera. Mila esker!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s