Babestu zure haurrak interneten arriskuez

Internet mundu zabala dugu, eta haurrek ez dituzte sare honen arriskuak ikusten. Beraz, eta arriskuak ekiditeko, hona hemen kontutan hartu beharreko 10 puntutako dekalogoa.

Internet familian erabiltzeko dekalogoa:

1) NABIGATZEKO ARAUAK JARRI

  • Sortu zure haurrekin nabigatzeko ordutegi bat. Kalera joateko ordutegi bat jartzen zaien bezala, edo telebista ikusteko arauak jarri daitezkeen lez, interneten ibiltzeko ere arauak adostu behar dira.

2) INTERNETI BURUZ HITZ EGIN

  • Ez dadila gai tabu bat izan. Gure haurrei “Zer moduz ikastolan?”, edo “Zer moduz telebista Saioa?” galde diezaiekegun bezala, interneti buruz ere egin dezakegu. “Zer ibili zara gaur interneten?”, “Webgune interesgarririk ezagutu al duzu?”… Gai normaltzat hartu.

3) BETI HELDUA ETXEAN

  • Ez ohitu haurrek internet erabiltzen heldu bat etxean egon gabe. Beren esparrua bezala identifikatzeko arriskua dugu.

4) ORDENAGAILUA EGONGELAN

  • Dekalogo honen puntu oso grarrantzitsua da honako hau. Ordenagailua leku amankomunean egon beharko luke, inoiz ez haurraren logelan. Telebista normalean egongelan dagoen bezala, ordenagailua ere denon tresna bezala identifikatzeko egiten da hau. Eta era honetan ere, ordenagailua erabiltzerakoan bakartasun hori ekiditzen da.

5) HAURRAREN HARREMANAK ETA PASAHITZAK EZAGUTU

  • Hauxe bai puntu zaila, zailena agian.  Errazena haurrekin e-posta sortzea izango litzateke. Posta elektronikoa haurrekin sortuz gero bere pasahitza jakingo dugu eta haurraren harremanak ezagutu. Hau guraso bakoitzaren etikan sartzen da… Zer iritzi duzue zuek honi buruz?

6) NABIGATU ZURE SEME-ALABEKIN

  • Noizbehinka zure seme-alabekin nabigatu. Gomendatu webguneak, erakutsi internet ez dala soilik jolasteko, baizik eta web orri aunitz ditugula ikasteko eta eguneratuta bizitzeko. Etxeko lanak interneten bilatuz, egiten lagundu…

7) DATU PERTSONALIK EZ SAREAN

  • Argi eta garbi utzi behar zaie datu pertsonalak ez direla sarean jarri behar. Izena abizenaz aparte, ez dira datu gehiagorik eman behar. Ez datu, ez hitzordurik, hau da, gure bizitzan burutuko ditugun jarduerei buruz ez hitz egin interneten.  Jakin behar dute, interneten identitate bat sortzen ari direla, beren identitate digitala, eta euren esku dagoela beren izena Google-en jartzean zer agertuko den. Kontuz!!

8) GAUEN NABIGATZEA DEBEKATUTA DAGO

  • Gauean heldu gehiegi ibiltzen da sarean eta arriskutsua da, beste post batean aipatutako Grooming mehatxua dela eta.

9) INTERESA JARRI INFORMATIKAN

  • Belaunaldia asko aldatu da, gaur egun teknologiarekin jaiotzen dira. Baina gure jarrera garrantzitsua da, jakin nahia ez da galdu behar, zerbait berria ateratzean edo entzutean galdetu zure haurrari. Berarekin eseri eta interneten ibiltzen zareten bitartean galderak bota. Ikasteko interesa eduki.

10) SEGURATASUN SISTEMAK EZAGUTU

  • Interneten babestuta egoteko Segurtasun Sistemak ezagutu:
  • AntiBirusak
    • AVG Free, Avast…
  • Protegeles.com (+)
    • Webguneak salatzeko plataforma
  • Protegeatushijos.com (+)
    • Softwarea, zure haurrek nabigatzean egiten dutena ikusteko.
  • Danba.es (+)
    • Ordaindu beharreko kontrol-tresna
  • KontuzDatos (+)
    • Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Sare Sozialak

Gaur egun puri-purian ditugu, eta nola ez, sare sozialak haurrentzat arrisku handia dakarte. Batez ere pribatasun aukerak ikutzen ez dituztelako, eta edozer gauza igotzen dutelako sarera.

Honi buruzko Eusko Jaurlaritzak hedatutako bideo batzuk utziko dizkizuet hemen, interesgarriak oso:





Amaitzeko webgune bat gomendatuko dizuet. Haurrekin jolasteko, eta jolasten ari garen bitartean interneten segurtasuna ikasteko Euskarazko TRIVIAL-jokua:

www.segursarean.net

Sartu eta probatu!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s