Pendrive-a edo USB memoria

Zer da eta zertarako erabili?

Pendrivea disko gogorra eramangarria dugu, disko gogor txikia. Beraz, USBa duen sarrera eta irteerako periferiko honek, datuak eta informazioa ordenagailu batetik bestera pasatzeko aukera ematen digu.

USB memoria ordenagailuan konektatzerakoan, “Nire PC” edo “Ordenagailua” ikonoan (sistema eragilearen arabera) agertuko zaigu gailua. Bertatik ireki ahal izango dugu eta karpeta lokala izango balitz bezala erabili, bertan fitxategiak kopiatuz edo sortuz.

Eta Euskaraz?

Euskaltzaindiak ez dio hitz propiorik jarri, nik dakidala behintzat, beraz ofizialki Pendrivea edo USB memoria erabil daiteke. Dena den, kolokialki hainbat izen jaso ditu euskaldunon artean:

  • txiskerua
  • metxerua
  • lapitza
  • arkatza
  • pendraifa
  • boligrafoa
  • txurrua
  • txilibitu
  • makila

Prezioa?

Denetarik dago, diseinuaren eta tamainaren arabera. Argi dago gailu honen ezaugarririk garrantzitsuena , barruan gorde dezakegun fitxategi kopurua dela. Hori dela eta Giga kopuruaren arabera, batez ere, prezioa aldatuko zaigu. Adibidez 4 GBeko USB memoria bat 5€ren truke lor dezakegu, 16 GBkoa 12€-20€ inguru eta 32 GBekoa 30€tik gora. Nahikoa da 4GBeko pendrivearekin gailuaren erabilpen arrunterako.

Pendrive bitxiak

Amaitzeko, eta bitxikeri gisa, hona hemen USB memoria arraro batzuk:

Erosi eta eraman bat zurekin!

2 thoughts on “Pendrive-a edo USB memoria

  1. aspaldi erabiltzen dut eta oso erosoa da. ni diskettetik usebera pasatu nintzen. eta beti poltsan daramat. Problema dira birusak eta horrelakoak jende asko dabiltzan ordenagailuetan erabiltzen baduzu, esan didatelako zeinbat birus metalezko patillatatik sartzen direla . galdera bat nola egiten da twitterren zure perfilean zuri erantzuna emateko agertzen den den karratu partikular hori non helbidea dagoen

  2. Kaixo Maite! Twitterren nerekin hitz egin ahal izateko @informatikalari idatzi tweet barruan. Bestela, postaren azpikaldean agertzen diren botoiei buruz ari bazara, horiek, posta Twitterren zabaltzeko dira.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s