DOODLE

Zer da Doodle?

Doodle irudi sinpleak dira, esanahi zehatz bat izan dezaketenak edo marrazki abstraktu bat soilik izan daitezkeenak. Klasean egindako zirriborroak irakasle eta ikaskideen marrazki bizidunen bertsioa izan daitezke, telebista, komiki, paisaia, figura geometriko zein edonolako animaziotan inspiratuta. Irudi bat forma desberdinetan marrazten da koadernoko orrialdeetan, bakoitza eszena bat balitz bezala.

Irakurtzen jarraitu

TRAOLA

Zer da Traola?

153px-Number_sign.svgTraola hitza, mundu osoan erabiltzen den # ikurraren euskal izena da. Forma bera duen arrantza tresnatik datorkio izena. Euskaraz beste hainbat izen eman zaizkio baita ere ikur honi:  laukitxo, kuxina…, baina (traol)-a  da erabiliena.

Irakurtzen jarraitu

OLENTZERO APP

IPHONE ETA IPAD:

Hemen dugu eguberri hauetan Oletzerori eskutitza elektronikoki bidaltzeko aukera! Abarkatxok burututako aplikazio berri bat dugu iPhone eta iPad-entzat; “OlentzeroAbestia“.

Olentzero Abestia aplikazioak, Olentzeroren abestia entzuteko aukera ematen du, letra eta guzti, baita Olentzerori eskutitza idaztea ere. Irakurtzen jarraitu

OPENOFFICE

OpenOffice.org bulegorako suite bat da, eta guztiontzako askea eta dohainik eskuratu daitekena.

OpenOffice.org (eta ez OpenOffice, marken arteko lehia bat zela-eta), LGPL lizentziapean kode irekiko bulegotika-suite bat sortzeko proiektu komunitario bat da, Sun Microsystemsen StarOfficen oinarrituta. Irakurtzen jarraitu

FLICKR. ARGAZKI BILDUMAK ONLINE

Flickr. Zer da?

Flickr, argazki eta on-line komunitatea elkarbanatzeko webgune bat da. Orokorrean Web 2.0-ko nabigazio adibide berri bat bezala kontsideratzen da. Flickr-ek argazkiak munduko beste edozeinekin partekatzeko aukera ematen du. Flickr-ek etiketak erabiltzen ditu argazkiak izendatzeko eta bilaketetan argazkiak bilatu ahal izateko.

Tresna hau on-line komunitate handi batek erabilia da eta asteko argazkirik hoberenak ikusteko aukera ematen du. Hasiera batean Yahoo enpresak zuen, eta beharrezkoa en Yahoo kontua izatea Flickr-en kontua sortzeko. Gaur, nahikoa da Gmail edo Facebook kontuarekin Flickr bat ireki ahal izateko. Flickr-ek hiru mila eta seirehun milioi bat argazki ditu. Minuturo 5.000 bat irudi berri igotzen omen dira.

Webgunea: www.flickr.com

Erabilpena

Zerbitzu hau gehien bat argazki biltegi bezala erabiltzen da. Flickr sistemak etiketa (tags), data eta lizentzia Creative Commons bidezko bilaketak egitea ahalbidetzen du.

Beste erabilerak RSS kanalak dira, eta baita API bat ere, garatzaile desberdinei norberaren zerbitzu eta aplikazioak sortzea ahalbidetzen die. Zerbitzua HTML eta HTTP-ren ezaugarrietan oinarritzen da, edozein plataforma eta nabigatzailetan erabilgarri izatea ahalbidetuz. Etiketatze interfazea eta testu edizioa erabiltzen ditu AJAX. Nabigatzaile gehienekin ere bai bateragarria da.

Argazkiak bildumetan sartu eta antolatzeaz gain gure webgune edo blogean jarri ditzazkegu modu erakargarri eta politean. Bilduma sortzean “Presentación” botoiarekin lortu dezakegu  slideshow antzeko aurkezpena, gero partekatu dezakeguna.

Hona hemen hainbat Flickr kontu adibide:

 

Hurrengo sarreran: Open Office
Proposamenak sarrera hau iruzkinduz edo informatikalari@gmail.com helbidera idatziz.

WEBSAPP

Gaur egun dagoeneko WhatsApp aplikazioa oso ezaguna da, mugikorretan mezu azkarrak bidaltzeko softwarea dugu. Egungo smartphone guztietan probatutako aplikazio honen web bertsioa atera da duela gutxi; WebSapp. Doainik webgune hau erabilita, whatsapp aplikazioa duten mugikorrei mezu bat bidaltzeko aukera dugu.

Gogoan dut, duela urte batzuk SMS edo mugikorretan mezuak bidaltzeko aukera eskaintzen zuten webguneak zeudela. Denbora batez erabilgarri izan eta gero, desagertu egin ziren… Ikusiko dugu zer gertatzen den zerbitzu honekin, bitartean, goza dezagun Websapp aplikazioaz.

Probatu zerbitzua www.websapp.net web helbidean, eta bidali mezu azkarrak doainik ordenagailutik mugikor batetara!

 

Hurrengo sarreran: Flickr
Proposamenak sarrera hau iruzkinduz edo informatikalari@gmail.com helbidera idatziz.