Google Places, zure enpresa/denda Google Maps zerbitzuan.

Google Maps zerbitzua geroz eta erabiliagoa da. Edozein leku bilatzerako orduan, bai mugikorrean eta baita gure ordenadorearen parean gaudenean ere, Google Maps erabiltzera jotzen dugu.

Beraz, erabiltzaile pila dituen lekuak bilatzeko tresna honi enpresa edo denda bezala abantaila ugari atera diezaiokegu. Gure negozioak presentzia behar du Google-ek eskaintzen digun aukera honetan, beti bezala, erraza eta doan baita!!

Nola agertu Google Maps-en?

  1. Google kontua izan behar duzu
  2. Sartu google.es/places webgunera eta saioa ireki
  3. Zure enpresa/dendaren telefonoa sartu (*1)
  4. Agertuko zaigun formularioa bete (*2)
  5. Onartu

Oharrak:
(*1): Telefonoa erregistratuta dagoen begiratzen du, ez bada inoiz erregistratu jarraitu ahalko duzu.
(*2): Mapa zehaztea garrantzitsua da. Formulario honetan beteko dituzun datuak, edozein erabiltzaileek ikusi ahal izango ditu. Oso garrantzitsua da ere, formularioan gure negoziaren webgunearen esteka jartzea, besteak beste.

Behin onartuta, mezu batean azalduko dizu hurrengo prozesua. Posta ordinarioz jaoko duzu zure enpresako helbidean Google-en eskutitza. Eskutitza horretan pausoz-pauso azalduko zaizu zer egin behar den.

Hemendik aurrera zure negozioa Google Maps-en izango duzu, eta erregistro horretan sartutako daturen bat aldatu beharrez gero google.es/places webgunean sartu beharko duzu.

Donostiako taberna baten adibidea, post honetako pausuak jarraituta sortutakoa:

About these ads

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s