Googleek geroz eta aplikazio gehiago ditu. Tresna berri ugari eskaintzen ditu bere webgunean. Gaur, horietako bi azaldu eta aztertuko ditugu: Google Analytics eta Google Docs.

Google Analytics web estadistikak eskaintzein dituen doainik den zerbitzua da. Soilik Google-en kontuan izanda nahiko da erabiltzeko. Marketing langileentzat eta webmasterrentzat bideraturiko zerbitzua dela esan daiteke.
Google Analytics-en kontua zabaltzeko, http://www.google.com/analytics/ webgunean sartu eta bertan izen ematea betetzerakoan, zure blog edo webgunearen HTML kodean sartzeko testua eskainiko digu zerbitzuak. Kode hori kopiatu eta gure orrialdean itsatsi eta gero, 24 ordutara aktibatuta izango duzu. Hortik aurrera estadistikak jasoko dituzu eta zure bisitariak aztertu ahalizango dituzu.
Zein estadistika mota? Bisitarien kokapena, bisitaren iraupena… azken finean, bisitarien informazioa.

Google Analytics-en hasiera orria

Google Docs Google-en zerbitzu bat da dokumentuak linean sortu, editatu, argitaratu eta konpartitu ahal izateko. Writely izenarekin ezagutzen zen Interneten eskaintzen zen testu editorea linean, 2006. urtean Google-ek erosi zuen arte. (docs.google.com)
Erabiltzailea identifikatu ondoren:
- Dokumentu berria sortu
- Lehengoak editatu eta kudeatu
- Blogetan post bat bezala edo web orri bezala argitaratu
- Beste erabiltzaileekin elkarlanean aritu
Wiki sistema bat bezala funtzionatzen du, idazle ezberdinek zer ekarpen egiten duten ikusteko aukera emanez.

Google Docs parte hartzailea
Hitz gutxitan azaldu ditut bi aplikazio hauek, gehiago jakin nahi izanez gero idatzi post honetan zuen kezkak. Beste egun batean Google handiaren aplikazio gehiago aurkeztuko dizkizuet. Hurren arte, Informatikalari!!!!