Android

Android mugikorrentzako sistema eragile bat da, Linuxen oinarritutakoa. Hasiera batean, Googlek garatu zuen, baina gaur egun Open Handset Alliance-ek garatzen du.

Android banaketaren aurkezpena 2007ko azaroaren 5ean izan zen Open Handset Alliance-en jaiotzarekin batera. Elkarte honen helburua, gailu mugikorrentzako estandare irekiak zabaltzean datza. Honela, edozein garatzailek sor ditzake Androidentzako aplikazioak, Googlek banatutako SDK-ren bitartez. Androiden kode gehiena Apache lizentzia libre eta irekian dago argitaratua.

5 trikimailu Android erabiltzerakoan

1. GMAIL KONTUA

Gmailen kontu bat izateak ez dizu soilik posta elektronikoa mugikorrean edukitzeko abantaila emango. Google handiaren atzean askoz ere gehiago dugu. Egutegia erabili ahal izango duzue, testu prozesatzaileak, aurkezpenak, kalkulu-orriak sortu, RSS Teknologia… eta guztia, zure mugikorrean integratuta.

2.  ANDROID MARKET

250.000 baino aplikazio gehiagoren artean bilatu ahal izango duzue zuen gustokoena. Kategorietan banaturiko aplikazio pila dituzue, doainik nahiz prezioa dutenak ere aurki daitezke, aplikazioen mundua zuen mugikorretan.

 3. PERTSONALIZAZIOA

Mugikorraren mahaigainean ez duzu soilik nahi duzun argazkia eduki ahal izango,  aplikazio mila dituzu erabilgarri. Karpetak eta sarbide zuzenak ere egin daitezke. Zure mugikorra pertsonalizatzeko aukera aunitz eskainiz.

 4.  FRIKIENTZAKO DA, BENETAN?

Guztiz gezurra. Ez da ez zaila, ezta arraroa ere. Android erraza eta intuitiboa da, beraz edozeinek erabili dezake eta dituen abantailetaz baliatu. Azken finean, zuk jartzen duzu muga.

 5.  PAZIENTZIA

Behar duzunaren arabera erabili mugikorra. Nahiz eta zure bizilagunak Android primeran erabili, ez zaitez urduritu! Gutxinaka aterako dizkiozu eta abantailak, mugikorrentzako sistema eragile honi.

Android sistema eragileak eskaintzen dizkidan abantailak erabili eta gutxinaka ikasi!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s