
Instagram argazkiak partekatzeko doaineko aplikazioa dugu. Erabiltzaileek argazkiei filtroak , markoak, eta koloreak jartzeko aukera erraza ematen die Instagramek, eta era berean euren sare sozialetara igotzeko parade ere: Facebook, Twitter, Tumblr eta Flickr, besteak beste. Besteetatik bereizten duen beste ezaugarria, argazkiei iskina boroildua ematen diela da, Kodak Instamatic eta Polaroid kamerei omenaldi txiki bat eginez.
Aplikazioa iPhonentzat diseinatua izan zen, eta era berean iPad eta iPod-etan ere instalatu daiteke iOS 3.0.2 bertsioko edo gorakoetako sistemetan jaitsi ahal da, App Store-tik eta bere webgune ofizialetik ere:
http://instagr.am/
Aurtengo apirilean, Android-erako bertsioa argitaratu da, eta Google Play webgunetik ere jaitsi daiteke.

Geroz eta jende gehiago
2010eko Abenduan, Instagram-ek milioi bat erabiltzaile zituen. 2011ko Irailan 10 miliora iritsi zen. Instagram-ek esan zuenez, 150 milioi argazki igo ziren euren zerbitzarietara 2011ko abuzturako.
Aurtengo martxoan 27 milioi erabiltzaile zituela argitaratu zen eta zenbaki honen igoera espero da Androiden berria dela eta.
Azkenekoz aipatu beharra dago, aurtengo apirilean argitaratu zela Facebook-ek Instatagram 10 milioi dolaren truke erosi duela. Ikaragarria!
Beraz, jaitsi zuen mugikorretan Instagram eta partekatu zure bizitza argazkien bidez.