Zer da EuskalBar?
Ez, ez du zerikusirik Euskaldunon tabernetan ibiltzeko zaletasunarekin. Euskalbar, Firefox nabigatzailerako barra itzultzailea da. Euskalbarrek hitzak itzultzen laguntzen du euskaratik ingelesera, frantsesera, gaztelaniara eta japonierara, eta ingelesetik, frantsesetik, gaztelaniatik eta latinetik euskarara Firefoxen instalatzen den tresna-barra bati esker.
Euskalbarrekin euskarazko hiztegietan bilaketak egitea inoiz baino errazagoa da.
Nola instalatu?
Euskalbarrek Mozilla fundazioaren Firefox nabigatzailearen gehigarri gisa funtzionatzen du. Beraz, lehenengo Firefox instalatu behar da.
Ondoren, Euskalbar Mozillaren hedapenen webgune ofizialetik jaitsi eta instalatu daiteke.
Azken bertsioa zuzenean instalatu nahi izanez gero, egin klik hemen.
Iradokizunak
Euskalbarren garapena Google Code-ren webgunean kudeatzen da. Bertan garatzaileok proposatu ditugun hobekuntzen eta aurkitu ditugun akatsen zerrenda dago.
Edozeinek bidal ditzake iradokizunak zerrenda honetara. Eskakizun bakarra Gmail-eko helbide elektroniko bat sortzea da. Euskalbarren zerbait hobetu daitekeela uste baduzu, sartu hemen.
Garapena
Euskalbarren garapena guztiz irekia da. Nahi duen orok har dezake parte, bai kodea garatzen, laguntza eguneratzen, azal berriak sortzen edo nahi den beste edozein lanetan.
Euskalbarren kodea hemen kontsulta daiteke.
Lan honetan hasi baino lehen, komenigarria da zenbait teknika informatiko ezagutzea, azaletik bada ere. Zuzenean kodearekin lan egiten hasi nahi izanez gero, bi hauek ikasi behar dira:
Bideoak
Euskalbar 3.9 from assar on Vimeo.
Informazioa: www.euskalbar.eu

Nere postekin loturak: INTERNETEKO ITZULTZAILEAK « Informatikalari