Pasahitzak, gaur egun, interneten eta edozein aplikazioetan erabili ditzazkegun segurtasuna bermatuko duen karaktereak dira. Pasahitza bat bilatzerakoan segurtasun gorenean pentsatu behar dugu, eta horretarako hemen ditugu hainbat aholku:
-
Zenbakiak eta hizkiak dituen pasahitza bilatu.
-
Ahal izan ez gero maiuskulak, minuskulak eta karaktere bereziak ere gehitu.
-
Ez ezazu jaioterria edo jaiotze data erabili, NAN zenbakia… edo zure datu pertsonalik.
-
Noizean behin aldatu ezazu. Maiztasuna zuk erabaki behar duzu, 3 hilabetero adibidez.
-
Etzazu inon ere ez zure pasahitza paper batean idatzi.
-
Pasahitza desberdinak erabili kontuetan.
Posta elektronikoa
Posta elektronikoetan segurtasuna bermatzeko, 3 posta elektroniko edukitzea gomendatzen da. Gure lan munduko e-posta eta posta pertsonala interneten erabili ahal dezakegun e-postaz banatzeko, eta azken finean, SPAM, edo zabor-mezuak ekiditeko gomendioa hauxe da: Hiru posta kontu izatea.
-
1 pertsonala: lagunartean eta familiartean bidalitako mezuentzat.
-
1 profesionala: lankideek, bezeroek, hornitzaileek… Gure lanpostuko gauzen kudeaketa eramateko.
-
1 bestelakoa: interneteko kontuak egiteko, iragarkiak bidaliko dizkiguten kontua izango litzateke…
Bitxikeria
Artikulu honen izenari erreferentzia eginez, eta honi buelta emanez HITZAPASA genuke. Hitza Pasa Euskal Jakintzak sortutako PASAPALABRA saioaren antzeko aplikazioa dugu, baina hori bai, euskaraz!
Sartu, gozatu eta jokatu: http://www.euskaljakintza.com/hitzapasa/

