RSS Teknologia

Zer da RSS Teknologia?

Askotan eguneratzen diren webguneak edo blogak jarraitu ahal izateko sistema da. Ez al duzue inoiz ikusi web orrialde batean logotipo naranja hau? Logo hori duten webguneek RSS Teknologia erabiltzen dute, eta beraz, euren berrikuntzak gure RSS jario-irakurleetan jaso ahal izango ditugu.

Imaginatu blog asko dituzula gustoko, eta aldi berean webgune asko bisitatzen dituzula. Egunero blog horiek bisitatzen badituzu, eta webgune horietara bazoaz, denbora dexente galduko duzu banan-bana irekitzen zoazen bitartean… Hau ekiditeko, RSS Teknologia dugu, gustoko dituzun webguneak zurera etortzeko aukera izango da.

Hau da, zuk irakurgailu bat izango duzu, eta gustoko dituzun web edo blog horien sarrera berriak jasoko dituzu. Hortik aurrera zure erabakia da zer irakurri eta zer ez.

Norabidea aldatu da, RSS teknologiari esker, webguneak dira gure etxera datozenak!

Nola harpidetu?

Logo naranja aurkitzen dugunean, bertan klik bat egin behar dugu. Irekiko zaigun orrialdearen URL helbidea kopiatu beharko dugu geroago itsatsi ahal izateko. Hona hemen argazkien bidez adibide bat:

Berria.info webgunearen “Euskal Herria” atalaren berriak jasotzeko. Helbide hori kopiatu beharko dugu (arratoiaren eskubiko botoia eta kopiatu).

RSS Jario-irakurleak

Gaur egun sistema eragileek, posta elektronikoek (adib. Outlook)… RSS irakurleak dituzte. Dena den, baditugu aukera gehiago, aplikazio nahiz web orrialdeetan.

Google Reader erabili dezakegu adibide gisa. Google Reader, Google enpresak eskaintzen digun RSS irakurgailua dugu. Bertan sartu bezain pronto SUSCRIBIR botoia aurkituko dugu. Aurreko pausuan kopiatu dugun URL-a, edo helbidea, itsatsiko dugu, eta “Añadir” botoian sakatu.

Hemendik aurrera Berria egunkari digitalean “Euskal Herria” atalean, sarrera berria dagoenean, gure irakurgailuan sarrera horren titularra jasoko dugu, nahi izanez gero zabaldu ahal izango duguna.

Era berean egin daiteke beste edozein RSS jario-irakurlerekin.

Harpidetu zaitez zure webgune gustokoenetara!

Bilatu logo-laranja!

About these ads

One thought on “RSS Teknologia

  1. Eskerrik asko berriz ere, ederra da egunero klasetxo bat jaso, astuna izan gabe eta gainera ulerterraza…ZORIONAK!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s