LinkedIn Sare Sozial Profesionala

Zer da eta zertarako erabili LinkedIn?

LinkedIn (elkartuz), Dan Nyek 2003an martxan jarritako webgunea da. Sare sozial baten antza du, eta lan mundura bideratua denez, egun, sare sozial profesionala bezala ezagutzen dugu.

Konekta zaitez zure lankideekin

Zure ikaskideekin edo edozein laneko lankideekin harremana jarraitzeko sare sozial aproposa dugu. Harreman edo komunikazio hori lortzeko bidea errazten digun tresna da LinkedIn.

Bultzatu zure lanbide-karrera

Harreman zuzenak lortu lana bilatzerakoan, edo aukera komertzial berria. Zure egoeraren arabera, lana bilatzeko tresna gisa erabili ahal izango duzu, edo lan munduan aukera berriak garatzeko.

Galdetu adituei

Sare soziala adituez beterik dago, eta webgunean badago atala zure galdera igo eta edonorrek erantzun ahal izateko. Era ona ikasi eta aldi berean kontaktuak sortzeko.

 

Izena eman

LinkedIn sare sozialean izena ematea erraza da. Egin beharreko lehenengo pausua webgunera sartzea da:

www.linkedin.com

Bertan izena emateko formulario txiki bat bete beharko duzu, izena, abizena, e-posta eta pasahitza bat sartzearekin nahikoa da.

Hortik aurrera sare sozialak, gure e-postan eta hainbat sareetan eduki ditzazkegun lagunen zerrenda agertuko digu, LinkedIn badute, beraiekin konektatzeko iradokituz.

Amaitzeko gure profila konfiguratu beharko dugu, profila LinkedIn sarean, azken finean, gure Curriculum Vitae Onlinea da! Hots, sarean partekatzen dugun gure Curriculum eguneratua.

Behin profila sortuta, profila eguneratua mantentzea, kontaktuak jarraitzea, bilatzea, eta euren lan-bizitza ezagutzea da sare sozial honen egunerokoa.

Adibide gisa, hemen duzue nire profila LinkedIn-en: http://es.linkedin.com/in/arkaitzsukuntza

 

Datuak

  • ┬áLinkedInek 150 milioi erabiltzaile ditu mundu guztian zehar.
  • Erabiltzaileen %60a ez dira Estatu Batuetan bizi.
  • Espainian 2 milio erabiltzaile baino gehiago daude LinkedInen.

 

Bideoa

Azkenik, hemen duzue esplikazioa moduan, eta ikus-entzunekoak duen abantailaz, LinkedIn sare soziala hitz gutxitan esplikatzen duen euskaratutako bideoa:

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s